2. Material propioa sortzea, Elkartea ezagutarazteko prozesuan erabiltze aldera: txantiloiak, datu-bilketak, askotariko formularioak, diptikoak, kartelak… bi hizkuntzetan.
3. 0 eta 3 urte bitarteko “Haur Hezkuntzako Ikastetxeak” terminologiaren erabilera sustatzea.
4. Kolektiboaren datuetan oinarritutako ikerkuntza eta etengabeko hobekuntza ildoak zehaztea, eta horretarako beharrezkoak diren erregistroak burutzea, esperientziak partekatzea eta beste Haur Hezkuntzako Ikastetxe batzuekiko sareak sortzea.
5. Profesionalen etengabeko trebakuntza bultzatzea, uneoro kalitatezko zerbitzua eskaintze aldera.
6. Gure bazkide diren ikastetxeetan indarreko legeria betetzen dela zaintzea, bai edukiari bai formari dagokionez, eta, halaber, EBean 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzenean lotutako indarreko Nazioarteko Itunak betetzeaz arduratzea. Giarbik Haurren Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenaren arabera zainduko ditu haurren eskubideak.
7. Elkartea adierazitako helburuen arabera sendotzea eta helburu horiek etengabeko hobekuntza prozesuetara egokitzea.
8. Aukera berdinak eskaintzea kultura arrazoiengatik zein hezkuntza-behar bereziengatik desberdinak diren haur guztiei, inolako diskriminaziorik gabe eta jarrera integratzailea erakutsiz. Bestalde, kasu horietarako Administrazio desberdinek eskuragarri dituzten baliabideak ezagutzea eta aukeratzea.
9. Gure kultura ezagutzera ematea eta euskara Elkartearen jardun eta egitasmoetan erabil dadin sustatzea.
10. Gure Elkartea eta ordezkatutako ikastetxeak sustatzeko eta ezagutzera emateko antolatzen diren foro, kongresu eta azoka orotan parte hartzea.


